Antxeta Irratia

Irrati elkarte edo komunitarioa da Antxeta Irratia. 2001.urtean sortu zen eta urtetik urtera, handitzen eta sakontzen joan da bere elkarte izaera. Alegia, lau kazetarik denbora osoz bertan lan egin arren, laguntzaile edota kolaboratzaileak dira irratiko arima, irratiko gidari eta irratia biziarazten dutenak. Gaur egun, 70 dira Antxeta Irratiko sarea osatzen duten norbanakoak, laguntzaileak gehienak.

24 orduko emisioa du Antxeta Irratiak. Astelehenetik igandera hedatzen du programazioa. Langileek osatzen dute berau noski, baina erran bezala, baita laguntzaileek ere.

Euskalduna, komunitarioa, "mugaz gaindikoa" (Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen baititu uhinen bidez) eta informazioari dagokionez orokorra da Antxeta Irratia. Lau hauek dira bere estiloa, norabidea eta izaera finkatzen duten orratzak. Orratzak, jostea baita gure lana.

Izatez naturala den eskualde batean lan egiten du Antxeta Irratiak. Bidasoa ibaiaren ibilbidea segitzen dugu egun. Beratik hasi eta Hondarribiaraino. Herri hauek osatzen dute irratiaren hedapen eremua: Hendaia, Urruña, Biriatu, Irun, Bera eta Hondarribia. Nahiko eremu zabal da. 106.000 biztanle orotara gutxi ora behera.

Produkzioak

Ez dago erlazionatutako elementurik,

Taillerrak

Ez dago erlazionatutako elementurik,

"Hedabideak"-eko proiektu gehiago ikusi

Kiroletik

Behe Bidasoko kirolarien eta kirol elkarteen informazioa euskaraz zabaltzea helburu duen agerkari...

Gehiago irakurri

Bidasoamedia

2005eko azaroaren 18an Pausumedia Elkarteak sortutako proiektua da Bidasomedia.info. Behe Bidasoa...

Gehiago irakurri

Antxetamedia

Antxetamedia.eus atari digitalak, Behe Bidasoa eskualdeko euskarazko irrati digitalen proiektua...

Gehiago irakurri

Antxeta2 Irratia

“Euskal Herrikoa eta euskaraz” lelopean, Antxeta2-k programazio berria eskaintzen du oinarrizko...

Gehiago irakurri

Arloak

Hedabideak

Gehiago irakurri

Memoria Historikoa

Gehiago irakurri

Lankidetza

Gehiago irakurri

Kultur-aniztasuna

Gehiago irakurri

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika