Comète sareari buruzko emankizun sorta berezia osatu dugu. Lehen emankizunean, Comète testuinguru historikoan kokatu dugu, eta sarearen beraren bilakaera aztertu dugu. Bigarrenean, Comèten parte hartu zuten pertsonaia nagusiak ezagutu ditugu. Hurrengo bi saioetan, gaia telebistan eta zineman nola landu den ikusi dugu. Mireia Gabilondo «Mugaldekoak» telesaileko zuzendaria elkarrizketatu dugu hirugarren emankizunean, eta Iurre Telleria «Azken bidaia» dokumentaleko zuzendaria, laugarrenean.
Iheserako ezkutuko sarea izan zen Comète. 1941 eta 1944 artean egon zen martxan, Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan. Belgikan sortu zen, baina Euskal Herria, eta bereziki Behe Bidasoa eskualdea, Comèten jardueraren puntu garrantzitsu izan ziren. Aliatuen bandoko pilotuak ekartzen zituen Comète sareak, Frantziatik, Belgikatik eta Herbeheretatik, Bidasoara. Ibaia zeharkatuta, Donostiara eramaten zituzten, eta Erresuma Batuko kontsulatuak hartzen zituen han, Gibraltarrera eramateko.
Ez dago erlazionatutako elementurik,
Ez dago erlazionatutako elementurik,
Zubian bertan eta haren inguru hurbilean gertatu diren pasarte historikoen garrantzia zabaltzeko...
Gehiago irakurri