Pausu Media GKE-a ondorengo helburuak garatzeko sortu da:

  • Euskarazko hedabide komunitarioen sortzea.
  • Komunikazioaren hirugarren sektorea indartzea (asoziatibo, partehartzaile eta herrikoiak).
  • Kultur-aniztasuna eta genero berdintasuna.
  • Euskararen normalkuntza Behe Bidasoa bailarako komunikazio esparruan.

Komunikazioaren hirugarren sektoreko balioekin konpromezua duen elkartea da Pausu Media. Etorkinen komunitate eta emakumeei hitza emateako konpromezua dugu, giza-talde hauei hainbatetan hitza ukatzen zaie eta.

Elkatearen lehen urteetan, euskarazko komunikabideen sorrera sustatu dugu, Behe Bidasoan. Antxeta Irratia, Bidasoa Media astekari digitala,kiroletik.eus kirole agerkari digitala edota internet bidezko Antxeta Irratia sortu ditugu. 2010 urtetik aurrera garatuz joan gara, eta egun, Antxeta II irratia sortu dugu, irrati frekuentzia honen bitartez, gure edukiak Donostialdean zabaltzen hasi ginen 2016an. 2019ko abenduaren 1etik aurrera, Antxeta2 irratia hego Euskal Herriko lau hiriburuetara zabaldu dugu: Bilbo (91.4 FM) Donostialdea (105.8 FM) Gasteiz (90.5 FM) Iruñerria (106.7 FM) 

Pausu Media

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika